XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hantxe zegoen estankoan gure Lasarte hori, eta bere lagunak gazte kuadrila bat.

Eta han, zerbait hartzen edo mostradorean geundela, hitza atera zuen gazte haietakoren batek, ia bertsotan egiteko gogorik ba al genuen; gazte bat bazegoela han afizio piska bat zeukana, eta harekin bertso batzuk botatzeko, nekatuta ez bageunden behintzat.

Horrenbeste egingo genuela, ba, eta hasi ginen bertsotan.

Bai gure Manuel Lasarte ere; zai zegoen hura ere.

Gure ondoren laster bota zuen hark ere, eta txukun asko bota ere.

Berriz ere guk jarraitu genuen eta haren faltarik ez zegoen, eta gure bertsoari erantzunez.

Launa edo bosna bertso bota genituen eta ixildu ginen, baina geurea gogoan genuela.

Gazte kuadrila hori agurtu genuen eta ohera joan ginen; artean hamazazpiren bat urte edukiko zituen gehienez ere Manuel Lasarte horrek